«Azken lau urteotan, parte hartze izpirik ere ez da egon Astigarragan»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 15a, 02:00

Gogor kritikatu du Parte Har­tze Ordenantza berria, Asti­ga­rragako Hamaikabatek. Mar­txoko Plenoan onartu zuen Udalak, eta kontra bozkatu zuen alderdiak: «ordenantza Hauteskundeen bezperatan ate­ratzeak erakusten du, Bil­duk legegintzaldi honetan sus­tatu duen parte hartzea», salatu dute Bixente Arrizaba­laga eta Ima­nol Lizarralde H1!eko zinegotziek.
«Azken lau urteotan, parte hartze izpirik ere ez da egon Astigarragan, eta Udalak ez du inongo lotsarik izan herri­ta­rren eskaerei kasurik ez egi­te­ko. Horregatik, ez dugu engai­nu baten konplize izan nahi», argudiatu du Hamai­ka­batek, ordenantzaren kontrako botoa.

«Udalak ez du lotsarik izan herritarren eskaerei kasurik ez egiteko».

«Autokritika falta nabarmena erakusten du Ordenantzak»
Hamaikabaten ustez, «auto­kri­tika falta nabarmena» erakus­ten du Ordenantzak: «esaten du, parte hartzearen oinarrizko nibelak lortu nahi dituela Udalak. Baina nibel horiek ez dira eman lau urte hauetan, beraiek gobernuan egon arren».
Plenoen ordutegia ere jarri du mahai gainean Hamai­kabatek: «arra­tsal­dera pasa zituzten, herritar gehiago etortzeko. Baina egiaz, jende gutxiago hurbildu da, lege­gin­tzaldi honetan. Udalak egin behar duena da, parte hartze hori sustatu eta horretarako bideak eskaini».

«Autobonborako tresna bat bihurtu nahi dute parte hartzea»
Bestalde, H1!ek defendatu du, parte hartze prozesuak enpre­sa baten bitartez egitea, poli­ti­kariak bigarren planoan gera­tuz: «baina aukera hori baz­tertu du Bilduk, eta parte har­tzea politikarien autobon­bo­ra­ko tresna bihurtu nahi dute».
Ordenantzak muga gehiegi jartzen dituela ere kritikatu dute: «alkateak hilean 8 ordu eskainiko ditu herritarrekin harremanetan egoteko, baina gure ustez, uneoro egon behar du haien esanetara. Bestalde, Ordenantzak dio gehienez ere bi kontsulta egin ahal izango direla urtean. Horrek zer esan nahi du, gai oso garrantzitsu bat eduki arren, kuota gainditu bada ezingo dela kontsultatu? Folklore politiko modu bat ematen dute kontsultek».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!