23 lagun gerturatu ziren odola ematera

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

Asteartean odola emateko aukera izan zen Ereñotzun, aurreneko aldiz, eta emaitza oso positiboa izan dela azaldu dute Auzo Uda­letik: «Odol emaileen elkartekoak ere, lehenengo aldia izateko eta auzo koxkor bat dela kontuan hartuta, gustora gelditu ziren», azaldu dute. Parte hartutakoak 23 izan ziren eta horietatik 17 estrakzio lortu ahal izan ziren. Gehienak ereñotzuarrak izan ziren, baina Hernanitik ere 3 lagun azaldu ziren. Arreta paregabea izan zen, merienda eta guzti. Balantzea positiboa izan dela ikusita, iraila aldera errepikatzekotan geratu dira. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!