Egitarauen modeloa

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 13a, 02:00

Gastronomiak protagonismo berezia izango du hilabete honetan. Izan ere, igandean bertan, kultura desberdine­tako dastaketa gastronomikoa izango da, hau da, munduko herrialdeetako jakiak izango dira aukeran: Bolivia, Argen­tina, Honduras, Mendebalde­ko Sahara, Maroko, Erruma­nia, Nigeria...
Apirileko azken asteburu­an, berriz, artisautza eta gas­tro­­no­mia azoka antolatu dute. Asteburu berean, Extrema­du­raren inguruko jardunaldiak ere antolatu dituzte.


Dantzari Festa, datorren astean
Dantzari Festa ere izango da San Joan Konpartsak anto­latuta. Hurrengo asteburuan hasiko da, apirilak 18. Aste­beteko festa izango da eta Euskal jantzien erakusketa ere antolatu dute.


Sagardoari lotuta, ibilaldiak
Txotx denboraldian gaudela aprobetxatuz, sagardoari lotu­ta­ko bi ekimen izango dira: Sagar martxa, igande hone­tan; eta ibilaldia, Sagardoaren Lu­rraldea ezagutuz (apirilak 26).

Hitzaldiak, ipuin aurkezpena...
Hernani Errotzenek hitzaldia (Euskeraren jatorria) eta sola­saldia antolatu ditu (Bortxa­ren kontakizunetik-Kontaki­zu­naren bortxara). Horrez gain, Doberak argitaratutako ipuinaren aurkezpena ere izango da: Zozomikoteak. Eta baita, ohi bezala, Bigarren eskuko azoka, erromeria, antzerkia, Kalez Kale Kantari, Literatur solasaldiak...

 

EGITARAUA


Apirilak 11, larunbata
10:30, Bigarren eskuko azoka, Atsegindegin.

Apirilak 12, igandea
09:00, Sagar martxa mendi irteera, Gudarien plazatik.
12:00, Kultura anitzeko dastaketa gastronomikoa, Plaza Berrin. Antolatzailea: Amher.

Apirilak 14, asteartea
19:30, Hitzaldia: ‘Euskeraren jatorria’ (euskeraz). Hizlariak: Patxi Alaña eta Joseba Mintegi. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Biteri kultur etxean.

Apirilak 15, asteazkena
19:30, Literatur solasaldia: ‘Sangre de mi sangre’ (Alistair MacLeod). Jose Luis Canchorekin (gaztelaniaz), Udal Liburutegian.

Apirilak 16, osteguna
19:00, ‘Zozomikoteak’ ipuinaren aurkezpena. Kontalaria: Jexux Eizagirre. Egilea: Dobera Euskara Elkartea. Biteri kultur etxean.

Apirilak 18, larunbata
11:00, Haurrentzako antzerkia: ‘Izeba Tekla’ (euskeraz). Biterin.
12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.

Apirilak 18-25
Dantzari Festa, San Joan Konpartsak antolatuta.
17:00-20:00, Euskal jantzien erakusketa, Biteri kultur etxean.

Apirilak 19, igandea
13:00, Kontzertua: Txislutari Banda eta bi tronpeta-jole. Milagrosan.

Apirilak 20, astelehena
19:30, Solasaldia: ‘Bortxaren kontakizunetik-Kontakizunaren bortxara’ (euskeraz). Irakaslea: Joxe Manuel Odriozola. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Biteri kultur etxean.

Apirilak 21, asteartea
19:30, Literatur solasaldia: ‘Euli giro’ (Uxue Alberdi). Ane Mayozekin (euskeraz), Udal Liburutegian.

Apirilak 24-26
Artisautza eta gastronomia azoka.

Apirilak 25, larunbata
18:30, Erromeria.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!