Hiru partidu jokatu ziren atzo Tilosetan, Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoiari hasiera emateko.
Bikote mistoak aritu ziren aurrena; Garbiñe-Edu, Aiestaran-Arizkorretaren kontra. Nesken txanda izan zen gero; Cabrera-Ugalde/Tejedor-Tolosa. Eta mutilen aurreneko mailako partidua izan zen azkenekoa; Kerejeta-Gurrutxaga/Salaberria-Barbero.
Partiduak astelehenetik ostegunera jokatuko dira, 19:00etan, 19:45etan eta 20:30etan, maiatzaren erdialdera arte. Gero, finala, ekainaren 20an jokatuko da.
Lau kategoria
Aurten lau kategoriatan ari dira jokatzen 51 bikote: 6, nesketan; 30, mutilen bigarren mailan (3 bikote misto barne), eta 15, mutilen aurrenekoan.
ASTE HONETAKO PARTIDUAK:
Gaur, asteartea:
19:00, Garmendia-Garmendia/Imaz-Elizalde.
19:45, Zubeltzu-Fifi/Irazustabarrena-Elorza.
20:30 Zabala-Unda/Lopez-Otaegi.
Bihar, asteazkena:
19:00, Esnal-Arregi/Elejalde-Gastesi.
19:45, Magi-Txema/Balerdi-Beraza.
20:30 Perez-Murgiondo/Pavon-Barrutia.
Etzi, osteguna:
19:00, Txinpi-Bokata/Martin-Iparragirre.
19:45, Zabala-Alvarez/Gaztañaga-Lavado.
20:30 Salegi-Juarez/Iturbe-Arozena.