Hernaniarrak finalerako bidean, Gipuzkoaren izenean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 14a, 02:00

Gravni Txapelketako trinketean, Gipuzkoa ordezkatzen ari dira Ariane Arrieta eta Amaia Irazustabarrena hernaniarrak, 22 urtez azpikoetan, eta ezinhobeto egin dute lana orain arte.
Asteburuan Hendaian jo­katu dira partiduak, eta hernaniarrek partidu guztiak ira­bazi dituzte, Araba, Biz­kaia, Nafarroa eta Iparral­deren kontra.
Hori horrela, maiatzeko aurreneko asteburuan finala jokatuko dute, Bizkaia pelotalekuan.

Ezker hormako finalerdiak Hernanin
Bestalde, GRAVNI Txapelke­ta­ko ezker hormako finalerdiak apirilaren 25ean jokatuko dira, eta partidu horiek etxean, Hernaniko frontoian jokatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!