Ur Miako Mus Txapelketa aste honetan bertan hasiko da, aurrekanporaketako partida batekin; aurrez aurre izango dira Jose Inazio-Armendariz bikotea eta Inaxio-Iraitz bikotea. Irabazten duena final hamaseirenetarako sailkatuko da. Astero jokatuko dira kanporaketak, eta finala maiatzaren 9an izango da. Datorren zozketa igandean egingo da.