200dik gora lagun animatu dira, sagardotegian bertsoa botatzera. Dobera Euskara Elkartea Bota bertsoa! lehiaketa jarri du martxan aurten, sagardotegia, euskera eta bertsolaritza uztartuz. Bertso askok jasoko dute saria, 25etik gora. Saribanaketa ostiralean
izango da, Biterin, 19:00etan. Saribanaketan gainera, irabazleek bertsoak abestuko dituzte.