Berrogeita hamar lagunetik gora, sagardoaren bidean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 13a, 02:00


Goiza fresko-freskoa zela abiatu ziren atzo berrogeita hamar lagunetik gora, sagardoaren bidea egiteko gogoz. Bi ordu inguruko bidea egin zuten Hernaniko sagardotegietatik barrena. Eta ibili bakarrik ez, hamaiketakoa egin eta txotxaz gozatzeko aukera ere izan zuten atzokoan. Altzueta sagardotegian izan zuten atsedena, eta sagardo freskoarekin busti zuten askok, eztarria!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!