Hogei herrialdetako zaporeak probatzeko aukera izan zen atzo Plaza Berrin, eta guztiek, gauza bera zuten komunean: Hernani bizileku. Kultura ezberdinek bat egin zuten atzo Plaza Berrin, eta hori zen Jaialdi Gastronomikoaren helburu nagusia: elkarbizitza. Mimo haundiz prestatutako jakiak dastatzeko aukera izan zen atzokoan: Senegaleko thiakrya, Errumaniako sarmalea, Guienako wandya...
Errezetak etxera eramateko aukera
Arrakasta izan zuten jaki guztiek, gazi zein gozoek; eta izan ziren errezeta eskatu, eta etxean egitera animatuko zirela esan zutenak ere. Kulturen arteko festa izan zen atzokoa, eta giroa ere, hala izan zen, tropikotik etorritakoa!