Udaberriarekin batera, Euskal Herriko bazter ugaritako dantzariak etorriko dira Hernanira datozen egunetan. Guztia prest dago Dantzari Festako edizio berrirako. Urte borobila da gainera aurtengoa; izan ere, 20 edizio izango dira, euskal dantzek herriko kale eta auzoak hartzen dituztela.
Larunbatean hasiko da Dantzari Festa, eta astebetean, denetarik izango da. Ttarlako dantzari txikiek abiaraziko dute festa; eta arratsaldean, handik eta hemendik etorritako dantzari txikiak izango dituzte lagun. Egun haundia igandea izango da: Euskal Herri osotik etorritako 18 dantza talde izango dira Hernanin. Kale eta auzoak girotuko dituzte, goiz eta arratsalde; eta eguerdian, ikusgarria izaten den Ikurriñaren Dantza egingo dute. Erakusketa eta hitzaldia ere, ez dira faltako edizio honetan.
APIRILAK 18
11:30 Ttarlako dantzari txikien irteera eta emanaldia.
17:00 Dantzari txikien irteera eta
dantza emanaldia.
APIRILAK 19
11:00 Kalejira eta dantza ekitaldia kale eta auzoetan zehar.
13:30 Dantza talde guztiek, Ikurriñaren Dantza Plazan.
15:30 Bazkaria, dantzari etasoinujoleentzat.
18:00 Erromeria kaleetan zehar.
APIRILAK 20-24
17:00-20:00 Euskal Jantzien
erakusketa Biteri kultur etxean.
APIRILAK 22
19:00 Hitzaldia: ‘Baserritarren janzkerak. Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea).
APIRILAK 25
18:30 Erromeria Jeiki Hadi taldearekin.