Jaki gaziak eta gozoak, berriak eta tipikoak, denetatik probatzeko aukera izango dute gaur Plaza Berrira gerturatzen direnek. AMHERek antolatuta, Jaialdi Gastronomikoa izango da gaur. Urteak daramazki AMHERek etorkinen integrazioa eta finkatzea errazten. Bide horretan, ekintza ugari antolatzen ditu herrian, urtean zehar. Eta guztien artean, gaurko Jaialdi Gastronomikoa izaten da arrakasta gehien duena. Hernanin bizi diren kultura guztiek egiten dute bat, jaki ederren bueltan.
Jaialdi gastronomikoan bertako eta kanpotik etorritako etorkinek hartuko dute parte. Guztira 20tik gora herrialdeetako jakiak probatzeko aukera izango da, eta nahi duenak, errezetak eskuratzeko aukera ere izango du. Jaialdia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta bazkalordura bitartean, 14:00ak arte, izango da dastatzeko aukera.
Musika, erakusketa...
Jaialdi honen helburuetako bat da, Hernanin bizi diren herritar guztiak elkar ezagutzea. Eta bide horretan, janaria ez da gaurko protagonista bakarra izango: musika, erakusketa eta AMHERek egiten duen lanaren inguruko informazioa ere izango dira, Plaza Berrin.
Haur eta gazteentzat, tailerra
Eta haur eta gazteek ere izango dute zerekin gozatua. Arto-irinen sukalde tailerra izango dute, 10:00etan hasita, Santa Barbara elkartean eta Errioguarda jatetxean.
AUKERAN IZANGO DIREN JAKIAK
Ekuador: Chaulafán ekuatoriarra
Bolibia: Cacahuete sopa
Kolonbia: Enpanada kolonbiarra eta Platano heldua aborrajatua
Honduras: Pasteltxoak
Argentina: Flora pasta eta matea
Mendebaldeko Sahara: cus cusa eta te berdea
Maroko: oilasko brotxetak eta mariskodun brewatak
Nikaragua: Yucazko buñueloak eta sesamo bollitoak
Senegal: Yaasa Jen arroza, arrai frijituarekiin eta Thiakrya postrerako.
Peru: Oilasko Ajia
Uzbekistan
Errumania: Sarmalea eta sagar tarta
Uruguay
Euskal Herria
Txile: Pino enpanadak
Nigeria
Dominikar Errepublika
Conakry Guinea: Wandya
Kaxmir: Samosa eta Mentazko Chutneya eta zilantroa