Mutil kadeteak finalerako sailkatu dira, Orio, Trintxerpe eta Zarautzekin batera

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 12a, 02:00

Gipuzkoako Batelen Txapelketako estropadan hartu zuten parte atzo, Hernani Arraun Elkarteko batelek. Pasaian izan zen estropada, eta Hernaniko kadeteak ezin hobeto aritu ziren. Finalerako pasea lortu zuten, eta gaur, Orio, Trintxerpe eta Zarautzekin batera ariko dira. Neska jubenilek ere finala jokatuko dute gaur, lau batel aurkeztu baitira. Estropada, 11:30etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!