Hernanik hamabost klubekin izango du lehia, txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 12a, 02:00

Berria Txapelketaren 10ga­rren edizioa aurkeztu zuten ostiralean, Urnietako Oia­nu­me sagardotegian. Txapelketa Berria Egun­kariak antolatu du, Her­nani, Adiskide eta Gaz­teleku kublekin batera. Edizio honetan, Euskal Herriko 16 klub onenek hartuko dute parte, tartean, Hernanik. Klub horietako 5 Gipuzkoakoak di­ra, 5 Nafa­rroa­koak, 3 Bizkaia­koak, 2 Ara­ba­koak eta 1 Ipa­rraldekoa.
Txapelketa apirilaren 19tik ekainaren 27ra jokatuko da, kadete, jubenil eta nagusi mailetan. Final haundia, urteroko legez, Hernanin jokatuko da. Hernanik apirilaren 27an jokatuko du aurreneko partidua, Markinaren kontra.

Txapelketaren sistema
Lehen kanporaketan, klub ba­koitzak, gutxienez, bere lau pe­lotari izan behar ditu; eta besteak lurralde bereko klubetatik hartu ditzake. Joko sistemari dagokionean, kanporaketetan, bi partidu irabazten dituenak egingo du aurrera. Lehen­dabiziko bi partiduak talde berdinek irabazi dituzten kasuetan, puntu gehien lortu dituenak egingo du au­rre­ra; eta enpate kasuetan, par­tidu gehien irabazi duenak egingo du aurrera. Final zor­tzi­renetako zortzi partidu jo­ka­tuko dira, lau final laurdene­tako, bi finalerdiko eta finala.
Sariak aurreneko hiru klubentzat izango dira.

Jaialdien salmenta
Adiskidek, Gaztelekuk eta Hernanik jokatuko dituzten partiduak ezingo dira erosi. Gainerako guztiak 300 eurotan hartu daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!