Landareko berotasuna izango du gaur Hernanik, Santanderren

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 12a, 02:00

mailari eutsi nahi dio Hernanik, eta bide horretan, dena eman behar du datozen partiduetan. Lau partidu falta dira denboraldia bukatzeko, eta puntuak gehitzen joatea ezinbesteko baldintza da, atzeko postuetako lehia irabazi nahi badu.

Gaurkoan aurkari gogorra izango du Hernanik, San­tan­derreko Independienteren kon­tra neurtuko baititu in­darrak. San Román zelaian jokatuko dute partidua, eta sailkapenean eroso dago etxeko taldea, goiko postuei begira. Hernani behetik gora datorren taldea da ordea, eta maila ona ematen ari da azken partiduetan. Sendo dira zelaian, eta ilusioa eta gogoa ez dute falta.
Gainera, Landareko be­rotasuna izango du Hernanik Santanderren. Zaleez betetako autobusa bertan izango da, trikoloreek behar duten babes guztia ematen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!