AMHER elkarteak Jaialdi Gastronomikoa antolatu du bihar, Hernanin bizi diren herritar ezberdinak elkar ezagutu eta harremana izan dezaten. Urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditu AMHERek, eta hau izaten da arrakasta gehien izaten duena. Eguraldi ona bada, Plaza Berrin jarriko dituzte postuak, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Aurten hogei herrialdeko jaki gazi-gozoak dastatzeko aukera izango da. Eta nahi duenak, gustuko jakiaren errezeta etxera eramateko aukera ere izango du.