Kotxe eta moto errebisioa debalde, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Kotxea edo motoa dutenek, datorren astean aukera ederra dute puntu-puntuan dagoen jakiteko. Mapfrek an­tolatuta, kotxeen eta motoen diagnosi eta erre­bisioak egingo dituzte Kara­beleko gasolindegian. Zer­bitzua debalde eskainiko du­te, eta gogoratu dute Map­freko bezero izan edo ez, edonor gerturatu daitekeela zerbitzua jasotzera.

Mekanika eta seguritatea aztertuko dituzte
Ibilgailu batek dituen puntu garrantzitsuenak errebi­sa­tu­ko dituzte Karabelen es­kai­niko duten zerbitzuan; hau da, mekanika eta se­guri­ta­tea aztertuko dituzte: argiz­tapena eta seinali­zazioa; gurpilak eta neu­mati­koak; kanpoaldeko egoki­tza­pena; kutsadura emi­si­oak; ba­rruko ego­ki­tza­pena; sis­tema elektro­nikoak; mo­torra, nibelak eta elek­trizitatea; eta direk­zioa, sus­pent­sioak eta frenoak.

Errebisioak, egun osoan
Errebisioak debalde izango dira, eta astearte eta asteaz­kenean, egun osoan zehar egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!