bigarren eskuko produktuek geroz eta tiradizo haundiagoa dute gaur egungo gizartean. Saltzaileek bilatzen dute, erabiltzen ez dituzten produktuei bigarren aukera bat ematea; eta erosleek sekulako txolloak bilatzen dituzte, azokan. Azokan aurkitu daitezke: arropa, oinetakoak, koadroak, liburuak, CDak, etxerako tresna txikiak...
Bertakoek eta kanpotik etorritako lagunek jartzen dituzte postuak Hernanin; eta eguraldi ona denean, askoz gehiago izaten dira animatzen direnak. Gaur 70tik gora postu espero dira.
Bigarren eskuko azokako saltzaileek bilatzen dute erabiltzen ez dituzten produktuei bigarren aukera bat ematea.
Urbieta kalean, berriz ere
Eguraldi onarekin batera, udaberria iritsi dela aprobetxatuz, bigarren eskuko azokak Urbieta kalea izango du berriz ere erakusleiho. Berrerabilpen zentrotik Kronikari azaldu zioten moduan «azoka Urbieta kalean egiteak bizitasuna ematen dio herriari». Ordutegia betikoa izango da: goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:00etara.