Aurreko asteburuan bueltatu zen kantxara Aimar Olaizola, garaipen ederrarekin gainera: 22-15 irabazi zuen Beroizekin, Urrutikoetxea eta Beginoren kontra. Oso maila onean aritu zen goizuetarra. Gaur jokatuko du berriro, oraingoan Andoni Aretxabaletarekin. Urrutikoetxea eta Beroizen kontra ariko dira, Iruñako Labrit frontoian, arratsaldeko 17:30etan. Partidua La Sextak emango du bihar, goizeko 10:00etan.