Pase bila, Euskadiko Txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Ander Arrietak emaitza onak lortu ditu orain arte, eta halaxe jarraitzeko asmoa du. Asteburu honetan Gipuzkoako Plater Tiro Txapelketan hartuko du parte, eta aurreneko 11en artean sailkatzea lortuz gero, Euskadiko Txapelketa jokatu ahal izango du.
Orain 4garrena dijoa, eta, beraz, «ez nuke arazorik izan behar», azaldu du.

Maxam Kopa ere buruan
Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketez gain, Arrietak badauka beste zerbait ere, buruan; Plater Tiroko Maxam Kopa. Hau Estatu mailakoa da, eta finalera pasatzeko, lau tiradetatik bitan hartu behar da parte. Azken tiraldian 11garren egin zuen.
Bertan parte hartzeko, ordea, Gipuzkoako Ligaxkako jardunaldi bat galdu behar izan zuen, eta Gipuzkoan ere, lau tiralditatik hirutan hartu behar da parte, aurrera egin ahal izateko.

65en artean onena izateko lanean 
Asteburu honetan Gipuzkoako Ligaxkako jardunaldian izango da Arrieta. Guztira, 65 tiratzaile ari dira lehian, eta, oraingoz, Arrieta 4garren dijoa sailkapenean. Horrela segiz gero, Euskadikorako sailkatuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!