Arkume jaterako prestaketak, martxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Aurten ere eginen da arkume jatea Aranon. Epe motzean izanen dute bilera, antolatzeko, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. Hori bai, arkumeak enkargatuta dauzkate dagoeneko. Oso giro polita izaten da Aranoko arkume jatean, eta edozeinentzat irekia izaten da; ez bakarrik aranoarrentzat, baita inguruko herrietako biztanleentzat ere. Azkeneko urteetan, 180 lagun ere bildu izan dira jai giroan. Arkume jaterako txartelak, ohiko puntuetan jarriko dituzte salgai, bai Aranon eta baita inguruko herrietako zenbait tokitan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!