Xake ikastaroa antolatu du Umore Ona elkarteak, haur eta helduentzat. Lau saio izango dira, larunbatetan, eta gaur izango da aurrenekoa. Aurrez apuntatu behar zen, Amaia kafetegian edo goizuetakoumoreona@gmail.com helbidean. Helduek 5 euro; haurrek eta langabetuek doan.