Astigarragako Mundarro-La Salleko bi taldeek jokatuko dute gaur kiroldegian.
Euskal Ligako neskek jokatuko dute aurrena, arratasldeko 16:00etan Unamunoren aurka. Mutilek, berriz, 18:00etan jokatuko dute, Leioaren kontra.
Bolada ona berrskuratzeko lanetan, neskak
Euskal Ligako neskek Unamuno hartuko dute gaur etxean. Ez da aurkari erraza izango, sailkapenean hirugarren postuan baitago, eta astigartarrak 7garrenean. Gainera, azken 3 partiduak galdu egin dituzte, eta aurkariek, berriz, irabazi.
Hala ere, bolada ona berreskuratzeko grinarekin aterako dira kantxara, denboraldi bukaera honetan ahal bezainbeste puntu lortu eta sailkapenaren erdialdeko postuetan mantendu ahal izateko.
Mutilak, garaipen egarriz
Azken partidua irabazi bazuten ere, mutilek gustora jasoko dute beste garaipen bat. Izan ere, sailkapenean azken aurreneko postuan daude.
Gaurkoan, Leioako taldea hartuko dute etxean; tamaina politeko aurkaria. Leioa 9garren postuan dago sailkapenean, Mundarro-La Salle baino hiru gorago. Baina azken 3 partiduak galdu ditu, eta animoz baju xamar harrapatzeko aukera izango du etxeko taldeak.
Zaleen animoak, eskertzekoak
Denboraldia bukatzeko gutxi falta den honetan, eskertzekoa izaten da zaleen berotasuna sentitzea. Astigarragako kiroldegian jokatuko dira gaur bi partiduak, eta publikoa gerturatzea espero da, babes horrekin ahalik eta partidurik onenak jokatzeko.