Hilerri ondoan baratza publikoak jarriko ditu laster Udalak, eta bertako materiala gordetzeko eraikin bat behar zela eta, Lurzain kooperatibak ikastaroa eman du, bioeraikuntza teknika erabiliz etxetxo hori egiteko. Bukatu dute dagoeneko. Egurra, lastoa eta buztina erabili dituzte, eta leiho eta ateetarako, material berrerabilia.