Hilaren 26rako Sagardoaren Lurraldea ezagutuz ibilaldia antolatu dute Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek, Mendiriz Mendi eta Andatza Mendi Taldeak lagunduta. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Astigarragatik, Usurbilen bukatzeko. Han, Sagardogintza gure baserrietan erakusketa ikusteko aukera izango da, eta ondoren, bazkaltzeko tartea izango da, sagardotegi batean. Izenemateak: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.