Ategorrietan bihar, Gipuzkoako Koparen aurreneko tiraldia

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Gipuzkoako Kopa hasiko dute bihar, Hernaniko bolariek. Ategorrietan dute aurreneko saioa, eta bost tiraldi izango dira guztira: Aian, Urnietan, Seguran eta Hernanin, beste lauak. Aurreko asteburuan bukatu zuten Lehendakari Saria, eta Rosa Maria Santos izan da txapeldun emakumeetan. Gizonezkoetan, Hernaniko onena Miguel Burugain izan da, 6garren postuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!