Sua piztu zen ostegun eguerdian, Txoritokietan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Ostegun eguerdiko 12:30ak aldera sua piztu zen Txoritokietan. Astigarragako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, sua sasi tartean piztu zen, etxebizitzarik gertu ez dagoen inguru batean. Hori horrela, adierazi dute galera haundirik ez dela izan. Arratsaldeko 16:00etarako sua kontrolatuta zegoen. Ustez, txabola baten ondoan hasi zen sua, eta ondorioz, udaltzaingoak azaldu du susmoa dutela «norbaitek propio su eman izana».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!