Hilaren 25erako Ehuntze Eguna antolatu nahi du Gure Esku Dago ekimenak, eta horretarako, bilera deitu dute, asteazken honetan, prestaketa lanetarako. Arratsaldeko 19:30etan izango da, kultur etxean. Besteak beste, Ehuntze Egunean oihal zatitxoak apaindu eta josiko dituzte.