Astigarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuak jakinarazi du irekita dagoela berdintasunerako dirulaguntzak eskatzeko epea, maiatzaren 10era arte. Astigarragako Udalak ematen dituen dirulaguntzak dira, esparru guztietan emakumeen partaidetza sustatzeko. Interesa dutenek udaletxeko Erregistrora edo Gizarte Zerbitzuetako sailera jo behar dute.