Bihar arte aukera, apuntatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Aurten ere, mus txapelketa antolatu du Ereñotzuko Ur-Mia elkarteak udaberrirako. Parte hartu nahi duenak, zabalik dauka izena emateko epea, eta bihar arte izango da aukera. Apuntatzeko paperak, elkartearen egoitzan daude jarrita.

Bihar bertan egingo da mus txapelketako zozketa, elkartean.

Bikote bakoitzeko, 20 euro
Iaz 16 bikote lehiatu ziren elkarteko mus txapelketan, eta aurten beste horrenbeste izatea espero da, behintzat. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu.
Izen ematea itxi ondoren, zozketa egingo dute bihar bertan, aurreneko kanporaketak nola izango diren zehazteko.
Anjel eta Pepe izan ziren txapeldun 2014ko edizioan, Borda eta Iñakiri nagusituta final haundian. Aurten, garaipena errepikatzea bilatuko dute batzuek, eta txapela buruz aldatzea gainerako guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!