Derrigorrezkoa da Eusko Jaurlaritzak prestatutako ikastaroa egitea, gero, festetan, zezensuzkoa eraman nahi bada. Prestakuntza saioa apirilaren 20an emango da, Gasteizen, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta izenemate epea zabalik dago asteartera arte. Interesa dutenek Astigarragako Udaleko kultura sailarekin jarri behar dute harremanetan, 943 33 50 65 telefonoan edo udaletxean bertan.