«Erabaki garrantzitsuenak» eztabaidatzeko batzarra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Bihar egingo du urteko batzarra Ereñotzuko Ur-Mia solas elkarteak. Goizeko 10:00etan izango da aurreneko deialdia, eta behar bezainbeste bazkide azaltzen ez badira, 10:30etan egingo dute bigarren deialdia. Elkartearen egoitzan bertan izango da.

Bost puntu, eztabaidatzeko
2014-2015 urteko ba­tzarra da bihar ospatuko dutena, eta bost puntuko gai ordena prestatu dute, bazkideen artean eztabaidatzeko. Bilera hasteko, aurreko batzarraren akta irakurri eta onartuko dute.
Ondoren, 2014 urteko balan­tze ekonomikoa aurkeztuko diete bazkideei, eta jarraian, aurtengo egutegiari helduko diote: 2015 urterako prestatu dituzten ekintzak azalduko dituzte.
Laugarren puntuan, elkarteko bazkideetan izandako altak eta bajak landuko dituzte, eta bukatzeko, eskari eta galderei egingo diete tartea.

Gogorarazi dute batzarrera azaltzea «bazkide guztion betebeharretako bat» dela.

«Erabaki garrantzitsuenak eztabaidatuko dira bertan»
Bazkide guztiei eskatu diete, batzarrera azaltzeko: «gogoratu nahi dugu, elkartearen erabaki garrantzitsuenak eztabaidatzen direla bertan, eta batzarrera azaltzea gure betebeharretako bat dela».
Halaber, azaldu dute zenbait bazkidek ez dutela kuota ordaindu oraindik. Horiei, eskatu diete batzarra baino lehenago ordaintzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!