Emakume etorkinei buruzko dokumentala eta solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Hilero bezala, datorren asteartean Zine Forum saio berri bat egingo da, arratsaldeko 18:00etan kultur etxean. He­lena Tabernak zuzendutako Extranjeras dokumentala jarriko dute, eta ondoren solasaldia izango da, Harituz elkarteak eta Astigarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak antolatuta.

Emakume etorkinen begirada, beste kulturak ezagutzeko
Extranjeras dokumentaleko protagonistak dira atzerrira joan behar izan duten emakumeak. Helena Taberna zuzendariak berak dio: «dokumental honek emakume hauen begietatik begiratu arazten digu; beren bizi baldintzak hobetzeko jaioterria utzi eta urruneko leku ezezagun batera joan behar izan duten emakume horien begietatik».
Dokumentalaren ondoren solasaldirako tartea irekiko da. Zine Forum saio hau berezia dela azpimarratu dute antola­tzaileek, «udaletxea bultzatzen ari den kultur aniztasunaren eta dibertsitatearen inguruko ekintzen barruan antolatu baita saio hau».
Pelikulak eta solasaldiak iraun bitartean umeentzako ludoteka zerbitzua ere izango da, 18:00etatik 20:00etarako tartean. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte astigartar guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!