Antzerkia, musika eta literaturaz gozatzeko hamaika ekitaldi, apirilean zehar

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 11a, 02:00

Aste Santuko oporrak pa­sata, ekitaldiz bete da Astiga­rra­gako kultur agenda. Hil hone­tan zehar ez da as­pertzeko tarterik izango: an­tzer­kia, kontzertu eta ema­naldiak, zinea, literatura... Denentzako izango da zerbait.

Haurrentzako zinea, gaur
Gaur bertan, haurrentzako zine emanaldia izango da, arratsaldeko 17:00etan, kul­tur etxean; Malutatxo jarriko dute, Andres G. Schaer-ek zuzendutako animazio peli­kula. Sarrerak bi euro balio ditu, eta saioa hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai.

Zine Foruma, asteartean
Beste zinema saio bat ere izango da hil honetan. Astear­tean, hian zuzen, Zine Foruma antolatu da. Helena Tabernak zuzendutako Ex­tranjeras dokumentala ja­rri­ko dute, 18:00etan kultur etxean. Bertan kontatzen dira Madrilen bizi diren hainbat emakume atzerri­ta­rren bizipenak, eta, modu horretan, beste kultura ba­tzuetako eguneroko bizimo­dua erakusten da.
Saioa Harituzek antolatu du, eta doan izango da.

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna
Hil honetan presentzia na­bar­mena izango du lite­ra­tu­rak; bereziki, haurrei zu­zen­dutakoak. Izan ere, apirilaren 23an Haur Liburuaren Na­zioarteko Eguna ospatzen da, eta horren harira, hainbat ekitaldi izango dira.
Egun horretan bertan, irakurketa publikoa egingo dute, 15:15etan Kontzejupean, Herri Eskolako ikasle, ira­kasle eta gurasoek. On­doren, HLNEko mezua irakurriko dute, euskeraz eta arabieraz.
Horrez gain, egun horre­tatik aurrera kanpaina berezi bat jarriko da martxan udal liburutegian; euskerazko li­bu­ru bat maileguan hartu eta irakurtzen dutenek deskontu txeke bat lortzeko aukera izango dute, liburuak mer­keago erosi ahal izateko.
Bestalde, datorren oste­gunean, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako ipuin kontaketa izango da kultur etxean. Helduentzako Lite­ratur Solasaldi saioa ere izango da hilaren 27an.

Dantza eta musika, etenik gabe
Literaturaz gain, musikaz gozatzeko aukerarik ere ez da faltako. Hasteko, apirilaren 25ean Iruñeko Alde Za­ha­rreko erraldoiak kalejiran ibiliko dira. Hain juxtu, Iruñeko 4 erraldoi, 4 kiliki eta 2 dultzainero talde ibiliko dira giroa jartzen, Astiga­rragako Txirriskla elkarteko eta Norberto Almandoz mu­sika eskolako txistulariekin eta perkusio ikasleekin batean.
Bestalde, egun horretan bertan, kontzertua emango dute bi abesbatzek, iluntzeko 20:00etan Andre Mari Elizan; batetik, Aiztondo ariko da, eta, bestetik, Asturiasko talde gonbidatua: Carolina de Santa Cruz.
Horrez gain, hilaren 26an Dantzari Txiki eguna ospa­tuko da eguerdiko 12:00etan hasita; Gipuzkoako hainbat herritako 200 dantzari inguru bilduko dira, eta bi kalejira osatuko dituzte Ergobiatik eta Foru Plazatik abiatuta. Joseba Barandiaran plazan elkartuko dira, 13:30etan. Arratsalde horre­tan, haur parkea jarriko da Foru plazan.
Bestelako emanaldirik ere izango da umeentzat; hilaren 19an magia ikuskizuna emango du Asier Kidam magoak.

Antzezle profesionalak eta amateurrak
Pisu berezia hartuko dute, baita ere, antzerki emanal­diek. Batetik, Erdibana an­tzez­lana ikusteko aukera izango da hilaren 25ean, 21:30etan kultur etxean. Ra­mon Soroiz eta Iker Galartza izango dira aktoreak, eta komedia dibertigarri bat antzeztuko dute. Gaixorik da­goen ama edadetu bat eta bera zaintzen duen 38 urteko semea izango dira pro­tagonistak. Diru gutxi dute, eta etxea saldu beharko dute. Sarrerak 6 euro balio ditu, eta dagoeneko erosi daitezke: www.astigarraga.eus webgunean.
Bestelako antzezlanak ikusteko aukerarik ere izango da. Izan ere, Herri Eskolako ikasleek hainbat emanaldi egingo dituzte, hilaren 27an eta 29an.

Ehuntze Eguna eta Sagardoaren Lurraldean barrena ibilaldia
Bestelako ekitaldirik ere izango da apirilean; 25ean, Gure Esku Dagok antolatuta, oihalak ehuntzeko eguna prestatu da, eta apirilaren 26an Sagardoaren Lurraldea ezagutuz ibilaldia egingo da. Izenematea: 943 55 05 75 edo  info@sagardoarenlurraldea.com webgunean.

EGITARAUA

Gaur, larunbata:
17:00, Haurrentzako zinea: Malutatxo. Kultur etxean. Sarrera: 2 euro.
Apirilak 14, asteartea:
18:00, Zine Foruma: Extranjeras. Helena Tabernak zuzendutako dokumentala, gaztelaniaz. Antolatzailea: Harituz. Doan, kultur etxean.
Apirilak 15, asteazkena:
19:30, Bilera, Ehuntze Eguna antolatzeko. Antolatzailea: Gure Esku Dago. Kultur etxean.
Apirilak 16, osteguna:
18:00, Ipuin kontaketa 4 urtetik gorako umeentzat eta gurasoentzat. Beldurrentzako ipuinak. Kultur etxean.
Apirilak 19, igandea:
17:30, Magia ikuskizuna: Ixil-ixilik. Asier Kidam magoa. Kultur etxean. Sarrera: 2,5 euro.
Apirilak 20, astelehena:
16:00-20:00, KZ Gunean dinamiza­tzailea egongo da.
Apirilak 23, osteguna:
15:15, Irakurketa publikoa, Kontzejupean, Astigarragako Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen eskutik.
Apirilak 23-ekainak 30:
Irakurri, gozatu eta oparitu. Liburutegian euskerazko liburu bat maileguan hartu eta erosketa txeke bat jaso.
Apirilak 25, larunbata:
11:00, Sagardo dastatze gidatua Zapiain sagardotegian. Prezioa: 10 euro.
12:00, Ehuntze eguna. Gure Esku Dago. Joseba Barandiaran plazan.
12:30, Iruñeko Alde Zaharreko erraldoiak, dultzaineroak eta Astigarra­ga­ko Txirriskla elkarteko eta Norberto Almandoz musika eskolako txistulari eta perkusio ikasleen kalejira. Foru plazan.
20:00, Abesbatzen emanaldia: Aiztondo eta Asturiasko Carolina de Santa Cruz. Andre Mari elizan.
21:30, Erdibana antzezlana. Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreak. Kultur etxean. Sarrera: 6 euro.
Apirilak 26, igandea:
08:00, Sagardoaren Lurraldea Ezagutuz ibilaldia, Sagardoetxean hasi eta Usurbilera.
12:00, Dantzari Txiki eguna, Ergobian, Forun eta Joseba Barandiaran plazan.
16:30-19:00, Haur parkea Foru plazan.
Apirilak 27, astelehena:
17:30, Antzerki emanaldia Herri Eskolako, bosgarren mailako ikasleen eskutik, kultur etxean.
19:30, Literatur Solasaldia, Recuerdos liburuaren inguruan. Gaztelaniaz. Liburutegian.
Apirilak 29, asteazkena:
17:15, Antzerki emanaldia Herri Eskolako, bigarren mailako ikasleen eskutik, kultur etxean.
18:30, Antzerki emanaldia Herri Eskolako, laugarren mailako ikasleen eskutik, kultur etxean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!