Zein da euskeraren jatorria?

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 10a, 02:00

Euskaldunok askotan egin dugun galdera da: zein da euskeraren jatorria? Hernani Errotzen taldeak honen inguruko hitzaldia antolatu du asteartean, 19:30etan, Biterin. Patxi Alaña eta Joseba Min­tegi ikerlariak gonbidatu ditu gai honen inguruan hitz egitera.
Euskeraren jatorriari buruzko hitzaldi honetan, teoria nagusien inguruko aipamen bat egingo dute bi hizlariek. Baita ere, azalduko dute nondik datozen hitz zehatz batzuk. Eta bertara­tzen diren herritarrek aukera izango dute beren intereseko hitzak mahai gainean jarri, eta horien etimologiaz ikerlariek duten iritzia jakiteko. Horietaz eta beste ñabardura askotaz ariko dira.

Euskerak eremu zabalagoa hartzen zuen
Euskararen jatorrira itzulita, Hernani Errotzeneko kideen esanetan, argi dagoena da euskera oso antzinakoa dela, eta oraingo Euskal Herriak baino eremu zabalagoa hartzen zuela: «gure antzinako arbasoen jatorria Afrikan bilatu behar omen da, handik egungo Eu­ro­pan zabaltzeko. Parekidetasun asko bilatu nahi izan zaio euskerari: berbereekin, herri kaukasiarrekin... Bertan sortua edota gizakiaren hasierako hizkuntza haiekin batera garatua izan daiteke; latina bera baino zaharragoa alegia. Hortaz, ez al da zentzuzkoagoa pentsatzea latinaren eta hainbat erromantzeren hitzak euskeratik eratorriak direla?»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!