Internet, sare sozialak, aplikazioak eta gehiago ikasteko aukera, apirilean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 10a, 02:00

KZ Gunean teknologia berrien inguruan ikasteko aukera zabala eskaintzen dute, debalde. Lokalak instalazio egokiak ditu internet erabi­ltzen ikasteko eta nabigatzeko. Apirilean zehar ere, eskaintza zabala dute: oinarrizko interneta; ofimatika eta software librea; sare sozialak 2.0; irudia eta soinua; eta google apps aplikazioak.

Hiru ikastaro, aukeran
Aukera hauen artean gainera, ba­daude hiru, ikastaro forma­tu­an jaso daitezkeenak. Int­er­netaren oinarrizko kon­tzep­tuak eta erabilerak ikasi nahi dituenak astelehenetik aurrera jaso dezake ikastaroa. Api­ri­la­ren 30a arte emango da, euskeraz, 11:00­etatik 13:00eta­ra. Sare sozialak nola erabili ere ikasi daiteke hil­abete honetako ikastaroan. Bost eguneko ikastaroa antolatu dute, 10 ordukoa, hilaren 20tik 25era. Gaztelaniaz izango da, eta 09:00etatik 11:00­etara da ordutegia. Ofimatika eta software libre klaseak ere emango dituzte apirilaren 17tik maiatzaren 8ra; euskeraz izango dira, 16:00etatik 18:00etara. Bestalde, IT txartelak ateratzeko aukera zabala eskainiko dute, lau saiorekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!