Denboraldia azken txanpan da, eta Hernanik duen guztia eman behar du mailari eusteko. Igandean Santanderren jokatuko du Independenteren kontra, eta bertara joateko autobusa jarri dute. Babesa ematera joan nahi duten zaleek Zintzarrin dituzte txartelak salgai, 15 euroan (prezioan ez da sarrera sartzen). Autobusa 09:15etan aterako da Atsegindegitik eta partidua bukatzean egingo du buelta.