Denboraldi bukaerako lehia bizi-bizia da sailkapeneko azken postuetan. Hernani, Vigo eta Getxoren artean dago borroka, mailari eusteko. Eta bide horretan, hemendik aurrerako partidu guztiak dira klabeak, hil ala bizikoak, kale edo balekoak.
Igandean du Hernanik denboraldiko 20garren jardunaldia. Etxetik kanpo jokatuko du, hasiera batean, konplikatua izan daitekeen talde baten kontra: Santanderreko Independiente. Partidua San Román zelaian jokatuko da, eguerdiko 12:00etan hasita. Santander denboraldi bikaina ari da egiten, eta goiko postuak ditu helburu. Hernanik berriz, ez du zerikusirik denboraldi hasierako taldearekin.
Autobusean joateko txartelak Zintzarrin daude salgai, 15 euroan.
Bolada onean dira, sendo eta ilusio haundiarekin. Moralki ondo egotea izan daiteke igandeko klabea. Hortzak erakutsi eta irabaztera zelairatuko dira trikoloreak, eta garaipenak ihes egiten badie, punturen batekin itzultzea izango da klabea.
Herritarren babesa, ezinbestekoa
Landareko berotasunetik urrun sentitzen da Hernani etxetik kanpoko partiduetan. Hori horrela, nahi duten zale guztiek Santanderrera bidaiatzeko aukera izango dute igandean. Autobusa aterako da 09:15etan Atsegindegitik. Txartelak Zintzarrin daude bihar arte; 15 euro balio dute, eta prezioan joan-etorria bakarrik sartzen da (partiduko sarrera ez). Buelta partidua bukatutakoan egingo dute.