Bi beteranoren kontra neurtuko dituzte indarrak gaur, Barrenetxea IV eta Etxeberria IVk

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 9a, 02:00

Erremontea ikusiz arratsalde ederra pasa nahi duenak aukera bikaina du gaur Galarretan. Punta-puntako estelarra antolatu dute, beterano eta gazteen artean. Zeberio II eta Etxeberria IIIk neurtuko dituzte indarrak, Etxeberria IV eta Barrenetxea IV bikotearen kontra.
Bi bikoteek elkarren kontra jokatu zuten azken okasioan, gazteak izan ziren nagusi, 40 eta 37. Oraingo honetan ere, partidu berdindua espero da, batez ere, lau erremontistak sasoi bete-betean daudelako.
Partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Gainerakoak: Zubiri/Labaka; Otaegi-Ion/Matxin III-Agirrezabala; eta Ezkurra II-Aizpuru III/Matxin VI-Olazar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!