Uztailaren 6tik 18ra Udaleku ibiltariak antolatu ditu Doberak, Ordiziako Itzaro euskara elkartearekin batera. 1998-2002 urteetan jaiotakoek hartu dezakete parte, eta Oriotik Saturraranerako bidea egingo dute. Bestalde, gazteagoentzat ere izango dira udalekuak aurten: 2003-2005ean jaiotakoentzat. Uztailaren 27tik abuztuaren 2ra izango dira, Urumea bailaran zehar. Izena emateko eta informazio gehiagorako: Larramendi 11, behea; 943 33 27 99; dobera@dobera.eus.