500 firma behar dituzte hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 9a, 02:00

Orain Hernani taldeak edo plataformak datorren Udal Hauteskundeetan egon nahi du, eta horretarako herritarren 500 sinadura lortu behar dituzte. Asmo horrekin, informazioa eman eta firmak bil­tzen ari dira azken egunetan herrian zehar.

«Politikan aritzeko beste modurik badago»
Orain Hernanik Kronikara bidalitako oharrean dio, herritarren laguntza behar dutela: «zuen laguntza eskatu behar dugu. Eta baita ere, zuen lagun eta ezagunena. Eman behar diren pausuak errazak dira. Nortasun Agiria aurkeztu behar duzu Hernanin jarri diren hainbat puntuetako batean, eta bertan sinatu. Politikan aritzeko beste modurik badago, zuri esker».

Goiz eta arratsalde, apirilaren 20a bitartean
Hernanin hiru puntu jarri dituzte, sinadurak biltzeko:  Notaritzan datorren astean izango da aukera, astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 13:00­etara; 14an arratsaldez ere izango da aukera, 16:00­etatik 18:00etara. Udale­txean ere sinatu daiteke, idazkari­tzan 12:00etatik 15:00etara.  Eta Biteri kultur etxean ere bada aukera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!