Teknifikazio saioak gaur, eskubaloia barrutik ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 9a, 02:00

Eskubaloia barrutik ezagutu eta probatzeko aukera ederra izaten ari dira egun hauetan herriko neska-mutilak. Gabo­netan egin zuten moduan, Aste Santuko oporraldian ere, teknifikazio saioak antolatu ditu Hernaniko Eskubaloi Elkarteak. Kiroldegian ari dira izaten, egunero. Gaur, 11:00etatik 12:30etara izango dira; eta bihar 12:00etatik 13:30etara. Interesa duenak kiroldegiko 1go pistara azaldu besterik ez du.
Oraingo honetan ere, Urtzi Otegik emango ditu saioak Gipuzkoako federazioko teknikoa da Otegi. Tolosako egungo atezaina ere bada, eta  CD Bida­soa taldeko jokalari ohia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!