Sagardoaren bidea oinez egiteko aukera ederra izango da igandean. Txotx denboraldiaren barruan, Sagar Martxa antolatu dute. Gudarien plazatik abiatuko dira goizeko 09:00ak aldera, eta ohi bezala, Hernaniko sagardotegi eta inguruko parajeetatik barrena egingo dute buelta; hau da, Sagarra eta sagardoaren ibilbidea egingo dute. Guztira, bi ordu inguruko buelta da. Gidari lanetan, Mendiriz Mendiko kideak ariko dira.
Hamaiketakoa, eta txotx
Ibili bakarrik ez, jan eta edateko aukera ere izango da. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman behar du, eta bidetik geldialdi bat egingo dute sa-gardotegian, txotxetik sagardo berria edateko.