Jaialdi gastronomikoa, igandean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 8a, 02:00

Jaialdi gastronomikoa antolatu du AMHERek, beste urte batez, igande honetarako. Eguraldiak laguntzen badu, Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Hogei herrialdetako gazi-gozoak dastatzeko aukera izango da, eta nahi duenak, errezetak ere eskuratu ahal izango ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!