Finala izango da gaur, ‘Leku’ hernaniarrarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 8a, 02:00

Gaur emango dute Gu ta gutarrak telebista saioko finala, gaueko 21:00etan ETB1en, eta bertan izango da Iñaki Lekuona Leku hernaniarra ere. Gutar jatorrenaren saria jasotzeko finalistetako bat da Leku. Internet bidez eman dituzte botoak ikusleek, eta gaur jakinaraziko dute nor den irabazlea.
Beste bi sari ere emango dituzte gaurko finalean: koadrila jatorrena eta gutarbururik onena. Aurreneko saria irabazteko ere, Leku hernaniarraren taldea da hautagaietako bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!