Ondo bidean, Urbieta kalera aterako da Bigarren Eskuko Azoka, aspaldiko partez. Eguraldiak laguntzen badu, bertan jarriko dute azoka larunbat honetan, eta Berrerabilpen Zentrotik azaldu dute, mesede egingo liokeela: «Urbietan kalean egiteak bizitasuna ematen dio herriari, kaxkoarekin lotuago dago».
Gero eta postu gehiago
Gero eta gehiago dira postua jartzera animatzen direnak, eta 70 postu inguru espero dituzte larunbatean; gehiago agian, «eguraldi onarekin postu gehiago jartzera animatzen direlako». Hendaia edo Tolosatik etortzen dira batzuk, baina eguraldi txarrarekin gehiago kostatzen zaie: «gainera, Atsegindegin goterak daude, eta hori izaten da arrazoietako bat, atzera botatzeko. Dena ondo prestatuta ekarri eta zure mahaian ura erortzea...», azaldu dute Berrerabilpen Zentrotik.
«Azoka Urbieta kalean egiteak bizitasuna ematen dio herriari», uste dute Berrerabilpen Zentrokoek.
Postua jartzeko aukera
Postua jarri nahi duenak, izena eman beharra dauka. Horretarako, deitu telefonoz: 661 331 113 edo 682 741 366.