Lokal bat gehiago, irailetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 8a, 02:00

Guraso eta hezitzaileek ur­te­tan aldarrikatu dute Haur Esko­larako espazio gehiago­ren beharra. Azpiegitura eta Zerbitzuen inguruko par­te­hartze prozesuan gaia az­ter­tu zen, eta Gobernu Taldeak lokal berri bat alokatu du, arazoari konponbidea emate aldera.
Lokal berria Nabarra Oinatz kalean dago, 3 eta 5 zenbakien artean; Haur Eskolaren jatorrizko lokaletik 25 metrora.

Hiru urterako alokairua, erosketarako aukerarekin
Astigarragako Udalak 3 urterako alokairu kontratua sinatu du, eta hilero 800 euro ordainduko ditu.
Hiru urte horiek pa­sa­tzean, ordea, lo­kala erosteko aukera izango du, 215.561 eurotan. Erosketa egite­ra­ko­an, prezio horri alokairuko 3 urteetan ordain­dutako ko­purua kenduko litzaioke. Udalak lokala eros­teko asmo sendoa azaldu du.

Martxan, irailetik aurrera
Orain lokal berria egokitzeko lanak hasiko dituzte, umeak bertan egon ahal izateko.
Lan horiek irailerako bukatzea espero da, eta, horrela, ikasturte berrirako Haur Eskolak bi lokal izatea aurreikusten da; gaur egungoa eta lokal berria.

Etorkizunean, Urumea Berrira
Hala ere, hau ez da izango Haur Eskolaren kokapen definitiboa. Alokairu kon­tratuaren 3 urteak pasatzen direnerako, Udalak espero du Haur Eskola lekuz aldatzea. Horretarako, Urumea Berrin 800 m2-ko lokal berri bat eskuratuko du, promotorak urbanizazioarekin aurrera egin ahala entregatuko du­ena.
Horrela, egungo Haur Eskolako lokala eta orain alokatu dena libre geratuko dira. Bertan, 0-3 urte bi­tarteko umeentzako ludoteka jartzeko aukera aztertzen ari da Udala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!