Mozorroak, musika eta gastronomia

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 8a, 02:00

Igandera arte Aste Santuko oporrak izango dituzte Astigarragako haur eta gazte gehienek, eta orain arte ez dute aspertzeko tarterik izan. Batetik, Jolas Txiki kiroldegian, etxeko txikienentzat. Bestetik, Xaguxar taldeak antolatutako ludoteka. Eta gainera, tailerrak, kultur etxean; dantza eta mozorro tailerrak egin dituzte, dagoeneko, eta ostiralera arte, munduko hainbat txokotako gastronomia ezagutuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!