Kristoren pausoen atzetik, Gurutze Bidean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 8a, 02:00

Pasa den ostiralean Gurutze Bidea egiteko elkartu ziren hainbat eta hainbat astigartar. Parrokoak gidatuta, goizeko 10:00etan elkartu ziren elizan. Aste Santuko ospakizunekin jarraitzeko, Jaunaren heriotzaren ospakizuna eta Jauna gurutzetik jaistea ospatu zituzten segidan. Larunbatean, berriz, Pazko Gaubeila egin zuten, eta igandean, eukaristiak. Pazko hurrena ere ospatu zuten astelehenean, Santiomendiko ermitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!