Udako oporraldian Saharako ume bat etxean hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Oporrak Bakean programaren barruan etorriko dira Hernanira, Hernaniko Udalak lagunduta. Egitasmoaren helburua da errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren neska-mutilak bi hilabete desertutik kanpo pasatzea. Uda izaki, garai honetan tenperatura oso altuak sufritzen dituzte, 50 gradu ingurukoak. Era berean, Hernanin dauden bitartean beharrezkoak dituzten mediku azterketa guztiak egiten zaizkie eta elikadura zaintzeko aukera ematen zaie. Eta bide batez, bi familia eta herrialderen arteko harremana sendotzen da.
Udalak, laguntza
Hernaniko Udalak hainbat laguntza ematen dizkie haur saharrak etxean hartzen dituzten familiei. Batetik, haurren hegaldia ordaintzen du . Bestetik, udalekuak antolatzen ditu, Saharako neska- mutilek goiza elkarrekin pasa dezaten, eta familiek denbora librea izateko aukera izan dezaten.
Bestalde, Hernaniko familiak elkartu egiten dira, planak elkarrekin egiteko asmoz.
Izen ematea, zabalik
Animatzen diren familia guztiek orain dute izena emateko garaia. Horretarako bi aukera dituzte: telefonoz, 943 33 68 02 edo emailez, marijo-m@hernani.net.