Aste Santuko oporraldian murgilduta daude Hernaniko gaztetxoak, eta gaur arratsalde pasa ederra egiteko aukera izango dute Gazte txokoan: badminton txapelketa antolatu dute. Bestalde, ostiralean futbol txapelketa antolatu dute, eta parte hartu nahi dutenek ostegunera arte dute izena emateko epea zabalik.